Gaztetxoko.berriak bi gune ditu: gune aktiboa eta topagunea. Lehenengoan, gazteek ping-pongnean, dardoetan eta futbolinean aritzeko aukera izango dute eta, topagune izenekoan, berriz, lasai egoteko sofa eta mahaiak, ordenagailuen txokoa, eskulanak egiteko tailerra...
Gaztetxoko berriak aukera berri asko ematen dituela esan du Lander Juaristi Txatxilipurdiko gazte saileko koordinatzaileak. Gune berriko jarduerak Txatxilipurdik kudeatuko ditu baina gazteek euren txoko berriko ekintzak antolatzeko aukera izango dute.
Udaleko Gazte saileko arduradunak, Blanka Jauregik, erdiguneko gaztetxokoa herrian nerabeendako aukera eta alternatiba desberdinak garatzeko hutsunea zegoelako egin dutela adierazi du.
Beste gaztetxokoen osagarri
Erdiguneko gaztetxokoa ostiral, zapatu eta domeka arratsaldeetan egongo da zabalik eta herriko beste hiru gaztelekuen osagarri izango da. Musakolako, San Andreseko eta Eguineko gaztetxokoak astelehenetik ostiralera zabaltzen baitituzte ateak.
Gazteentzako gune berrian lau hezitzaile izango dira gazteek nahi dituzten ekintzak antolatzen, ekimenak sustatzen eta gune berria kudeatzen.