Eguraldia lagun izan du aurten Arizmendiren Ikastola Egunak. 09:30etik aurrera giro aparta da nagusi Ferixalekuan eta Uarkape pilotalekuaren atarian. Eta hala izango da 14:30ak arte. Puzgarriak, tailerrak eta Andaluzia, Extremadura, Galizia, Euskal Herria eta Arizmendi Kirol Elkartearen txosnak egongo dira ordura arte. Txosna horietan denetarik jan eta edan daiteke. Bestalde, gaztetxoek herri kiroletan eta denetariko jolasetan parte hartu dute dagoeneko. Puzgarriek eta eskulan tailerrek ere arrakasta handia ari dira izaten.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.