Asier Altunaren dokumentala bertsolari zein ikusleentzat oparia

Irati Goitia 2011ko urriaren 15a

Atzo, egubakoitza, estreinatu zen zinena areto komertzialetan Asier Altuna bergararraren Bertsolari dokumentala. Gurean, Arrasaten estreinatu zen, Amaia antzokian. Bertan izan zen zuzendaria eta baita Jon Sarasua ere, filmeko protagonistetako bat.

Asier Altunaren lehen bakarkako film luzea ikusteko aukera izan zen atzo Arrasateko Amaia antzokian eta dezente izan ziren zuzendari bergararraren lana ikustera joan zirenak, besteak beste: Patxi Goikolea, Egoitz Aizpuru eta Xabier Igoa.

Dokumentala ikusi ostean, ikusleek galderak egiteko aukera izan zuten bai Altunari berari eta baita Sarasuari ere. Jendea pozik eta gustura gelditu zen ikusitakoarekin.

Bihar eta astelehenean ere bada dokumentala ikusteko aukera. Domekan 20:00etan eta astelehenean 20:30ean.

Jon Sarasuari eginiko elkarrizketa eta Asier Altunaren hitzak asteleheneko Goiena paperean, baita kronika osatua ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak