Iazko denboraldiari begira, bestalde, senior mailan Durangoko taldearekin lankidetza hitzarmena apurtu izana da alde ilunik aipagarriena.
Joan den astean egindako batzar orokorrean Arrasate Rugby Taldeak denboraldi berrirako helburuak zehaztu zituen, besteak beste. Helburu horien artean aipagarriena da errugbi eskola indartzearena. Izan ere, Leintz Eskola Kirolarekin batera egin gura dute lan, LH-ko ikasleek errugbia ezagut dezaten. Gainera, hastapen ikastaroekin jarraitzeko asmoa dute Aramaio, Aretxabaleta Bergara eta Oñatin.
Iazko denboraldiari begira, bestalde, senior mailan Durangoko taldearekin lankidetza hitzarmena apurtu izana da alde ilunik aipagarriena.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.