Arrasateko Gazte Bulegoak antolatuta kustomizazio ikastaroa egingo dute datozen hilabeteetan. Itsaso del Rey diseinatzaileak emango du ikastaroa, eta eskolak izango dira eguaztenetan 18:00etatik 20:00etara. Datorren eguaztenean, hilak 19, hasiko da ikastaroa eta azaroaren 30era arte iraungo du. Oraindik aukera dago ikastaroan izena emateko. Interesatuek 943252065 zenbakian edo gaztebulegoa@arrasate-mondragon.net helbidean eman dezakete izena. Prezioa da 20 euro (12 euro ikasle eta langabeendako).
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.