Sergio Gartzia durangarrak irabazi zuen iazko krosa eta 18.35eko marka egin zuen sei kilometroko krosean –emakumetan Aitziber Urkiola izan zen onena; hala, erretratua ikustea baino ez dago konturatzeko Debagoieneko oilarrak izan zituela ondoan.
Beldurtu barik, atzean lasterketa lasaiago egin zuten asko egon ziren, eta ordu horretan kalean zebiltzan herritar askoren txaloak jaso: "Hori du ona, kalean ordu horretan giro polita egoten dela, eta korrikalariek animo galantak jasotzen dituztela", adierazi digu probako antolatzaileetako batek, Olatz Manuelek. Gaur ez da bestela izango, eta iazko parte-hartze kopuruarekin konformatzen badira ere (74 atleta), urtero-urtero hasiz doan hitzordua da hau.
"Babes polita jaso dugu"
Proba hasi aurretik antolatzaileek Arrasateko merkatarien partetik jaso duten babesa azpimarratu dute: "Harrera oso ona izan dugu, eta dendari askok produktuak eman dizkigute sari banaketarako eta lasterketa ostean korrikalarien artean egingo dugun zozketarako".