20 bat lagun izan dira Bilal A. A. Jadou gazte palestinarraren hitzaldian

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko urriaren 13a

Askapenaren ekimenez, Palestinako herriaren egoera gazte palestinar baten ahotik entzuteko aukera izan da gaur gaztetxean. Bilal A.A. Jadou gazte palestinarra izan da hizlari, eta italieraz egin du berba; antolatzaileak saiatu dira itzultzaile arabiar bat lortzen baina azkenean ez dute helburua lortu. Izan ere Jadou-k arabiera eta italiera menperatzen ditu, baina ez gaztelera. Lagun batek egin ditu itzultzaile lanak. Aida Camp errefuxiatu eremuaren gaineko bideo batekin hasi da saioa. Ez da jende larregi agertu, 20 lagun inguru.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak