1984an Belengo Aida errefuxiatu eremuan jaiotako gazte palestinar bat da. 1948ko Nakba edota hondamendiaren ostean Palestina osoko herrietatik iritsitako jendez osatutako errefuxiatu eremu batetako semea dugu.
1967ko mugetan Israelek ezarri zuen harresiak bete betean jo zuen bere sendiaren egunerokotasuna, nekazaritza eta abeltzaintzarako erabiltzen zituzten lurren eta Aidaren artean ezarri baitzuten harresia. Geroztik, sendiaren etxea alde batean, Beit Laheemeko Aida errefuxiatu eremuan, eta bere etxea harresiaren beste aldean geratu
da, Jerusalemgo aldean. Orduaz geroztik, etxetik sendiaren etxera heltzeko egin behar zituen 500 metroak egunero kilometroz eta checkpointez betetako bide arriskutsuan bihurtu da.
Errefuxiatu eremuko irakasle
Palestinar eta arabiar kulturan hain garrantzitsua den Dabke dantza tradizional irakasle moduan dihardu egun Bilalek Aidako Amal al Mustakbal eskola txikian. Era berean, errefuxiatu eremuko haurrak eskolatzen eta bertako bizilagunen topaleku ere baden kulturgune horretako bultzatzaile eta dinamizatzaileetako bat ere bada. Europara egiten duen bigarren txango honetan, bere egunerokotasuna, Palestinan harresiak eragiten duen kaltea, Palestinar dantza eta musika tradizionalari buruzkoak eta orohar Palestinako gaur gaurko ahots bat entzuteko aukera izango da, beraz, gaur.