Bi ortu ekologiko berradjudikatuko ditu Udalak

Oihana Elorza Gorostiza 2011ko urriaren 11

Uztailaren bukaeran egin zieten uko ortu ekologikoei bi herritarrek, eta horiek berriz adjudikatzea onartu zuen atzo Tokiko Gobernu Batzarrak.

Ingurugiro saileko Rafa Ugarte teknikariak azaldu bezala, itxaron zerrendan zeuden lehen bi lagunei adjudikatu diete. "Bost lagun zeuden itxaron zerrendan eta lehen biek hartu dituzte ortuak, 20 urterako lagapenarekin, 2009tik. Hasierako baldintzetan hartu dituzte".

2009ko azaroan adjudikatu zituen Udalak Garagaltzako 80 ortu ekologiko (beste 7 Udalak erabiltzen ditu).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak