Azken belaunaldiko hamar motor jaso ditu dohaintzan MUk, ikasleen praktiketarako

Julen Iriondo 2011ko urr. 11a, 11:13

Ingeniaritza praktikak egingo dituzte ikasleek Renault Autoberrik emandako motorrekin. Ikasleek ohiko praktikak ere egin ohi dituzte Renaulten tailerretan.

MU-ko arduradunek oso baliagarri jo dute motor-sorta, ikasleek benetako tresnekin ikasi ahal izango dutelako.

Renault Autoberrik ere helburu horixe du dohaintzarekin, ingeniari gazteek euren produktuak zuzenean ezagutu eta izan ditzaketen arazoei irtenbidea topatzen ikasi dezatela. Gaurko agerraldian azaldu dutenez, motorren diseinua ez dago oso sustraituta euskal industria-sarean, nahiz eta automobilgintzak euskal industriaren merkatuan portzentaje handia izan.

Honela, garrantzitsu jo dute ikasleak arlo honetan trebatzea, teknologia horiek etorkizunean ekarriko ei dituzten erronkei aurre egin ahal izateko. MU-ri bezala, Gipuzkoako beste hainbat eskolari ere eman dizkiete motorrak, bailaran, Aretxabaletako institutuari ere bai. Autoberri Arrasateko arduradun Kontxi Etxeberriak gogora ekarri du eskolekin duten harremana ez dela dohaintza honetara mugatzen, ikasleek urtero egiten omen dituzte-eta praktikak eurekin.

Angel Gallo MUko mekanika irakasle eta ikerlariak adierazi du dohaintzak eta honek izango dituen ondorioak erabat datozela bat eskolaren filosofiarekin eta metodologiarekin, eginaz ikasteko printzipioarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak