Tailaren eta sendabelarren gaineko ikastaroak urrian

Maider Arregi 2011ko urriaren 10a

Urrian taila eta sendabelar ikastaroak egongo dira. Batetik, zapatuan, hilaren 15ean, Bedoña Batu taldeak antolatuta, sendabelar eta aromaterapia ikastaroa eskainiko du Itziar Salegik. Bestetik, hilaren 24an hasiberriendako taila ikastaroa eskainiko du Arrasateko Tailagin Elkartea.


Arrasateko Tailagin Elkarteak antolatuta, hilaren 24an hasiko da hasiberriendako taila ikastaroa. Taila zer den ez dakitenendako aproposa dela esan digu Jose Mari Etxabek, Tailagin Elkarteko kideak. "Orain arte oso esperientzia positiboa izan dugu. Lehen ikastaroan, egurra eta hura lantzeko tresnak ezagutuko ditugu. Aretx eta intxaurrarekin egingo dugu lan". Etxabek 15 urtetik gora daramatza kurtsoak ematen. "Jendea lortzen duen emaitzarekin oso pozik ateratzen da ikastarotik. Engantxatu egiten duela diote. Gazteak ere animatu nahi ditut". Interesa dutenek 620 17 42 55 (Jose Mari) edo 616 23 81 74 (Gregorio) telefonora dei dezakete. 50 euroko prezioa du; langabeendako, 30 euro.

Sendabelarren ikastaroa
Bestalde, Bedoña Batu taldeak antolatuta, hilaren 15ean, zapatuan, sendabelar eta aromaterapia ikastaroa eskainiko du Itziar Salegik, 09:30tik 13:30era. Besteak beste, sendatzen dituzten molekulak zeintzuk diren eta nola lor daitezkeen erakutsiko da. Esaterako, alkohol eta olio estraktuak egingo dira  ukenduak egiteko. Sendabelarretatik lortutako estraktuen erabilera terapeutikoak ikasiko dira. Horrez gain, aromaterapia ezagutzeko aukera izango da; hau da, onura emozionala edo fisikoa lortzeko landare-olio usaindunen bidezko terapia. Olio-esentzialen aplikazio terapeutikoak aztertuko dira. Prezioa: 20 euro; 15 auzokoek. Ikasleak xarabe eta krema pertsonalizatu bana eramango ditu etxera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak