Mondrak 1-0 galdu zuen Elgoibarre aurka. Zerrajeroek merezimendu osoz galdu zuten, Iban Rodriguez entrenatzailearen arabera: "Gure jokalaririk onena atezaina izan da eta horrek asko esan gura du. Partiduko azken ordu erdian gurea izan da baloia baina aukerak ez ditugu aprobetxatu. Horrela oso zaila da zerbait ateratzea". Aurrealdean eskas ibili arren defentsaren lanarekin pozik zegoen Rodriguez. Emaitza "justua" izan zela uste du: "Eurak hobeto egon dira orokorrean". Lehiako gol bakarra lehen zatia amaitzear zela heldu zen.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.