EAk 25. urteurrena ospatu zuen zapatuan

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2011ko urriaren 9a

Arrasateko EAko alderdikideek urteroko bazkaria egin zuten zapatuan; aurtengoak, baina, urteurren kutsua izan zuen. Mahaiaren bueltan berrogeita hamar lagun, horien artean, Pello Urizar; Rafael Larreina eta Amaia Larrañaga. Ametzuk, Eugenio Gallastegik, Menikak eta Felix Saburdik prestatutako bazkaria bapo janda, bazkalostean, egungo egoera politikoaz eta azaroan izango diren hauteskundeetarako dauden aurreikuspenaz jardun zuten gero, Urizarrek eta Larreinak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak