Zerkaosteta kaleko zirkulazioa gutxitu egingo du Udalak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko urriaren 6a

Hirigintza Sailak Zerkaosteta kaleko autoen zirkulazioa gutxitzea erabaki du. Kale hasieran dauden piboteak 24 orduz jarrita egotea proposatzen dute, horrela Maalatik Zerkaosteta kalerako trafikoa ezabatzeko. Izan ere, ez da beharrezkoa ikusten trafikoa hortik bideratzea. Erabakiaren berri eman diote Udaltzaingoari eta Obra, Zerbitzu eta Mantenu Sailari, hartutako neurriak indarrean jar ditzaten. Erabaki horrek bat egiten du Udalak alde zaharra oinezkoei begira egokitzeko duen helburuarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak