Saltzaile teknikoak prestatzeko ikastaroa antolatu du Udaleko Enplegu zerbitzuak

Oihana Elorza Gorostiza 2011ko urriaren 6a

Ikastaroaren helburua da langabe talde bati laneratzen laguntzea,  salmenta arloko profil  profesionalean prestatuz. Azaroaren 4a arte dago izenematea zabalik.

)Langabeendako, Batxilergo edo LH2 mailako ikasketekin edo salmenta arloan esperientzia duten herritarrendako da ikastaroa. Beste baldintza bat da LANBIDEn izena emanda egotea.

200 orduko ikastaroa da eta taldea gehienez 15 ikaslez osatuko litzateke. Eskolak Arrasateko Udalaren formaziorako instalazioetan emango dituzte, azaroaren 14tik 2012ko urtarrilaren 19 arte, 9:00etatik 14:00etara. Izena emateko epea azaroaren 4a arte dago zabalik; LANBIDEren bitartez eman behar da. Argibide gehiago Arrasateko Udalaren Enplegu Zerbitzuan eskatu daiteke (enplegu@arrasate-mondragon.net).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak