Berrikuntzak ekintzetan
Iaz bezala, kontzertuak eguenetan izango dira, 22:00etan gaztetxean, 5 euroren truke. Horren harira, gainera, berrikuntza bat izango da aurtengo denboraldian. Zozketak salduko dituzte, eta zozketa horiekin urte osoko bono bat zozketatuko dute. Zozketa horien diruarekin, besteak beste, musika ekipoa ordainduko dute.
Lehenengo edizioa, datutan
Kooltur Ekintza taldea pozik dago Kooltur ostegunak ekimenaren lehenengo edizioarekin. 2010-2011 eguenetan 28 kultura emanaldi antolatu zituzten, eta bataz besteko pertsona kopurua 98 izan zen. Bigarren ediziorako ere gogotsu daudela azaldu du Aritz Zubiate taldeko kideak. Edizioa, gainera, talde indartsu batekin hasiko dutela gaineratu du.
Dagoeneko urriko agenda gertu dute. Atom Rhumbaren ondoren Mursegok joko du gaztetxean urriaren 13an; urriaren 20an, Fly Shit; eta, urriaren 27an Sumision City Blues taldeak jardungo du.