Azken 'Txatxipoteoa' bihar, ludoteketen jolaserako grina kaleratu nahian

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko urriaren 5a

Bihar, eguena, ludoteketako zabalkundea egin nahian, azken 'Txatxipoteoa' egingo dute Txatxilipurdiko ludotekariek Musakola auzoan. Erdigunean eta San Andresen egin ondoren, Musakolakoak ere arrakasta izango duelakoan, bertara gonbidatu nahiko dituzte haur, nerabe heldu eta nagusienak ere. Jakinarazi dutenez, ludotekak itxita egongo dira, baina ludotekako giroa kalera aterako ei dute hezitzaileek: abestu, dantzatu, barre egin, jolastu… "Ondo pasatzeko osagai guztiak jarriko ditugu", adierazi dute. Jatekorik eta edatekorik, noski, ez da faltako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak