Hainbat txosna jarri beharrean karpa erraldoi bat jartzea erabaki zuen txosna batzordeak duela hiru edo lau urte; euriari aurre egiteko, besteak beste. Hala ere, urterokoa den euriaren aurka –aurtengo iragarpenak ere ez dira batere onak– ezer gutxi egin daiteke horrenbeste jenderekin. Euriak euri, jaia bermatuta dago.