Udal Bibliotekan liburu elektronikoak dituzte erabilgarri

Arantzazu Ezkibel Galdos 2011ko urriaren 4a

Arrasateko Udal Bibliotekak zerbitzu berria dauka. Egile eskubiderik gabeko lanak eskaintzen dituzten liburu elektronikoen lau irakurgailu dituzte. Lau irakurgailuak kontsultak egiteko eta bertan erabiltzekoak dira.

Irakurgailu bakoitzak liburu elektronikoak epub formatuan ditu eta audioliburuak mp3 formatuan.

Liburuak bost hizkuntzatan

Aparailuek egile eskubiderik gabeko idazlanak eskaintzen dituzte, klasikoak orokorrean. Bost hizkuntzatan daude idazlanak: euskaraz, gazteleraz, ingelesez, frantsesez eta alemanez, 200 idazlan inguru.
Txomin Agirreren Kresala eta Garoa lanak; Pedro Ignazio Barrutiaren Gabonetako ikuskizuna; Daniel Defoe-ren Robinson Crusoe; eta, Joanes Leizarragaren Testamendu Berria dira, beste askoren artean, euskaraz dauden lanak.

Erabilera arauak

16 urte beteta izatea eta Bibliotekako edo Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko edozein bibliotekako bazkide izatea beharrezkoa da horiek erabiltzeko. Pertsonako irakurgailu bakarra utziko dute, eta mailegua gehienez bi ordukoa izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak