Hego Amerikako familia nekazaritza hizpide Mundukidek antolatutako hitzaldi zikloan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko urriaren 4a

Mundukide fundazioak familia nekazaritza berbagai izango duen hitzaldi zikloa antolatu du. Hiru hitzaldi izango dira eta bihar bertan izango da lehena. Hiru hitzaldiotatik lehena Arrasaten egingo da, bigarrena Donostian eta azkena, berriz, Gasteizen. Hego Amerikako hizlariak izango ditugu gurean eta nekazaritza eredu familiarraren esperientziak kontatuko dizkigute.

Esandako moduan, bihar egingo da Arrasateko hitzaldia. Bere esperientziatik abiatuta, Rigorberto Turrak, Txileko etnia eta nekazarien mugimendu unitarioaren presidente eta COPROFAMeko antolakuntza idazkariak hainbat gogoeta ekarriko ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak