Enplegu sailak uste duenez, saltzaile tekniko profesioanalaren perfila asko eskatzen du lan merkatuak eta "nekez" aurkitzen dira langileak lan hori egiteko prestatuta.
Lanbidek finantziatuta eta Consultec enpresaren eskutik, Enplegu sailak saltzaile tekniko profesionalak prestatzeko ikastaroa egingo du. Helburuak dira batxilergo edo LH2 mailako langabe talde bati lan munduan sartzen laguntzea, salmentako enpresek eskatzen diren perfil profesional batean prestatuz. 15 langabeturi zuzenduta dago eta salmenta lana egiteko dago bideratuta. 200 orduko ikastaroa da; azaroaren 14an hasi eta urtarrilaren 19an amaituko da. Astelehenetik egubakoitzera emango dira klaseak Etxaluzeko Solozar gelan, 09:00etatik 14:00etara.
Enplegu sailak uste duenez, saltzaile tekniko profesioanalaren perfila asko eskatzen du lan merkatuak eta "nekez" aurkitzen dira langileak lan hori egiteko prestatuta.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.