Nahita eragindako sutearen ondorioz, auto bat erabat kiskali da Arrasaten

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko urriaren 3a

Auto bat kiskali egin da Arrasaten, norbaitek nahita su emanda, Herrizaingo sailak aditzera eman duenez. Kale borrokarekin zerikusirik ez duela esan du Ertzaintzak. Goizaldeko 02:45ean gertatu da eta su hartu duen autoa, Daewoo Lanos bat, erabat kiskalira geratu da. Suaren ondorioz, era berean, Jose Luis Iñarra Abade kaleko etxe baten fatxada keaz belztuta gertatu da, haren ondoan baitzegoen aparkatuta autoa. Ertzaintza gertaera ikertzen dabil.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak