Asier Altuna zuzendariak eta Jon Sarasuak aurkeztuko dute 'Bertsolari' Arrasaten

Edu Mendibil 2011ko urriaren 3a

Asier Altuna zuzendari bergararrak eta Jon Sarasuak 'Bertsolari' dokumentala aurkeztuko dute Arrasaten, urriaren 14an. Asier Altuna Kixi-ren dokumentala Donostiako Zinemaldian estreinatu zuten, Sail Ofizialaren barruan baina lehiaketatik kanpo. Oso kritika onak jaso ditu bertsolaritza aztergai duen dokumentalak.

Jon Sarasua aretxabaletarrak protagonismo berezia dauka Bertsolari dokumentalean, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, John Miles Folley ikerlari estatubatuarra, Joseba Zulaika antropologoa edo Miren Amurizarekin batera.

Arrasaten, esan bezala, urriaren 14an izango da lehenbiziko emanaldia eta Amaia antzokian izango dira Altuna zuzendaria eta Jon Sarasua, ikusleekin batera dokumentalaren inguruko kontuak eta bitxikeriak konpartitzeko gertu. Dokumentalaren beste bi emanaldi izango dira aste bukaera horretan Amaia antzokian, domekan (urriaren 16an) 19:30ean eta astelehenean, hilaren 17an, 20:30ean.

Hortxe Bertsolari filmaren gainean argitaratutako hainbat kritika:

BERRIA Beñat Eizagirre

EL DIARIO VASCO Mikel G. Gurpegui

GARA Mikel Insausti

NOTICIAS DE GIPUZKOA Juan Zapater

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak