Urriaren 15ean, zapatua, egingo dute ikastaroa Bedoña auzoan; 09:30etik 13:30era. Landareen osagai eraginkorrak lortzeko bi sistema ikasiko dituzte: alkohol-estraktuak eta olio-estraktuak. Sendabelarretatik lortutako estraktu horien barne zein kanpo erabilera terapeutikoak ezagutuko dituzte. Nola erabili, zertarako, neurriak…
Horretaz gain, aromaterapia ezagutzeko aukera izango dute parte-hartzaileek. Hau da, onura emozionala edo fisikoa lortzeko landare-olio usaindunen bidezko terapia. Olio-esentzialen aplikazio terapeutikoak aztertuko dituzte.
Ikastaroak arlo praktikoa ere izango du. Kanpo eta barne erabilerarako alkohol-tinturen prestaketa landuko dute eta oliotan beratutako sendabelarren prestaketa egingo dute. Azkenik, arnasketa-xarabea eta krema aromaterapeutiko pertsonalizatu bat egingo dute.
Izenematea zabalik
Ikastaroaren prezioa 20 euro da; auzotarrendako 15 euro. Izena emateko azken eguna urriaren 8a da. Argibideak eta izenemateak 688 88 79 09 telefono zenbakian.