Mondrako neskak ondo kokatu irten ziren zelaira eta lehen minututik jokatu zuten gogor. Horrela, laster etorri ziren aukerak eta golak. Maitane Roak azkar eman zion lehen abisua arerioaren atezainari, izan zuen lehen aukeran. Hurrengo jokaldian gola egin zuen (20. minutuan).
Bigarren gola ere laster etorri zen, 35. minutuan. Maitane Roak atzelariengandik ihes egin, atezainaren aurrean Ane Beraza taldekidea bakarrik ikusi, berari pasa eta gola.
Mondrak behin eta berriz sortu zuen arriskua Revellinen arean, baina kanpotarrek lan gutxi eman zioten Arrasateko atezainari.
Bigarren zatia oso txarra
Revellingo jokalarien erritmo motela itsatsi zitzaien Mondrako jokalariei bigarren zatian. Ez zen joko onik ikusteko aukerarik izan. Bi eta hutseko abantaila izanik, etxekoek markagailuari eusteko lanak egin zituzten eta arrisku gutxi sortu zuten.
Entrenatzaileek gainontzeko jokalariei minutuak emateko aprobetxatu zuten.
Omenaldia sortzaileei
Mondrako nesken futbol taldea sortu zela 25 urte bete dira, eta sortzaileek (Rosi Otadui Kantanga eta Roman Lopez) omenaldia jaso dute partitua hasi baino lehen. Omenduei pasilloa egin diete lehenik, aurreskua dantzatu ondoren, eta, azkenik, oroigarriak eman dizkiete (taldeko kamiseta euren izenekin, lore sorta, eta txapela Lopezi eta zapia Kantangari). Omenduak erabat hunkitu dira. Euren hitzak eta kronika asteleheneko paperean.