Irrifartsu eta pozik jaso zuten omen berezia. Eurek ereindako haziak fruituak eman dituela ere ikusi ahal izan zuten gainera; lagun izan zituzten-eta hainbat bertsolari gazte. Jokin Labayenek aurkeztu zuen ekitaldia, eta Xabier Betzuenek, Maddi Labaienek, Manex Agirrek eta Ane Zuazubizkarrek, bertso bana eskaini zizkien. Hiru omenduek ere, erakutsi zuten bertsotarako duten trebetasuna.
Bestetik, aurtengo nobedadea den MKJ kantua ere aurkeztu zuen jai komisioak, eta CDak banatu zituzten herritarren artean.