Paco Gartzia Arrasateko zinegotzi eta legebiltzarkide sozialista eta Pello Urizar EAko idazkari nagusia ere elkarrizketatu nahi dutela esan digu Evolek. Eta, "Bilduko besteren bat ere hartu" nahiko luketela. Arrasaten dabiltza grabatzen eta, batik bat, Arrasate izango dute grabazio toki, baina, litekeena da beste herri batzuetan ere hartzea irudiak eta testigantzak, Evolek berak adierazi digun moduan.
Portaloian, Herriko plazan, Irati taberna kanpoan eta Ferrerias kaleko Arotza plazan –behean– hartu dituzte irudiak, besteak beste.
Ikusmina eta jakinmina piztu du herritarren artean kazetari ospetsuaren presentziak.