Bagara egitasmoaren memoria aurkezpena gaur, eguena, Kulturaten

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2011ko irailaren 29a

Urte eta erdiko ibilbidearen argazki panoramikoa ateratzea du helburu gaur, Kulturaten, 18:30etan egingo duten memoria aurkezpenak. Landuko dituztenen artean: Bagararen definizio egokituaren azalpena; askotariko lan-talde edo esparruetan landutakoak; eta aurrera begira dituzten asmoak eta erronkak. Egitasmoaren bultzatzaileen esanetan, Ekitaldi xumea, ordubeteko iraupenekoa aurreikusten dutena, eta guztiontzako zabalik dagoena.

Iraitz Agirre, Bagarako kidearen esanetan, gaurko ekitaldia bi mugarriri erantzun asmotan dator: batetik, iazko martxoan Amaia Antzokian egin zuten Bagararen aurkezpenean aurreratutakoak borobiltzea; eta bestetik, pasa den ekainean Bagarako kideen artean egin zuten askotariko lan-taldeen lan hildoen aurkezpena orain jendaurrera ekartzea.

Iraitz Agirre, Bagarako kideak, Arrasate Irratian esandakoak hemen entzungai

Kulturateko gaurko ekitaldiaz eta, era berean, Bagararen nondik norakoak azaldu ditu Iraitz Agirrek, gaur, eguena, Uda Giroan saioan. Segidan duzue solasaldi osoa entzungai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak