Udalak jakinarazi berri duenez, zerrendetan agertzen ez direnak edo eguneratu gabeko kasuak erreklamatu ahalko dira bakarrik.
Udalak Gipuzkoako Hauteskunde Zentsuaren bulegotik jaso ditu hauteskunde zentsuaren zerrenda berriak. Hala, azaroaren 20ean egingo diren Espainiako hauteskunde orokorretarako hautesle zerrendak jendaurrean erakutsiko dituzte BAZen, urriaren 3tik 10era bitartean, biak barne. Ordutegia honakoa izango da: astelehenetik egubakoitzera 08:30etik 19:00etara eta zapatuetan 09:00etatik 13:00etara. Erreklamazioak epe, ordutegi eta leku berean egin beharko dira. Lehenago agertu direnak ere egiaztatu egin beharko dute zerrenda berrietan ere agertzen diren.
Udalak jakinarazi berri duenez, zerrendetan agertzen ez direnak edo eguneratu gabeko kasuak erreklamatu ahalko dira bakarrik.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.