Arrasateko Udalak jaso du Lanbideren aldetik erantzuna 2011ko Enplegu Sustapeneko kontratazioen inguruan.
Gogora ekarri behar da Udalak urtero langabeen kontratazio multzo bat egiten duela kanpoko erakundeen finantzazioarekin, eta aurtengoan Lanbideren eskutik etorri da. Jaurlaritzak 20 kontratu horien kostearen %58 jarriko du, hau da, 169.800 euro inguru, eta Udalak gainontzeko %42a, 122.848 euro.
Lanpostuak betetzeko lan eskaintzak Lanbiden argitaratuko dira hurrengo astetan, eta kasu bakoitzean zehaztuko da zeintzuk diren izangaiek betebeharreko baldintza espezifikoak; baldintza orokorrei dagokionez, kontratuak herriko langabeei erreserbatuta egonik, kasu guztietan izangaiak langabeak izan behar dira, Arrasaten erroldatutakoak, eta Lanbiden lan eskatzaile moduan inskribatuta egon behar dute.
Lanbideren webgunean
Esan bezala, lan eskaintza guzti hauek Lanbiden argitaratuko dira (www.lanbide.net) , eta bakoitzaren xehetasunak bertan azalduko dira. Interesatuek Lanbideren bitartez eman beharko dute izena dagozkion eskaintzetan, beti ere eskaintza bakoitzean zehazten diren baldintzak betez gero.
Informazio gehiago Udalaren web orrian (www.arrasate-mondragon.org), BAZen (943 25 20 50) eta Udalaren Enplegu Sailean (943 25 20 70).