Gudari Eguneko manifestazioa bertan behera

Julen Iriondo 2011ko irailaren 27a

Manifestazioa zegoen deituta gaurko Arrasaten Gudari Eguna zela-eta, baina antolatzaileek, eskatu arren, ez zuten egiteko baimenik jaso. 19:30ean Ertzainak zeuden Herriko plazan. Manifestaziorik ez egitea erabaki dute deitzaileek.

Manifestazioa egiteko baimena eskatu zuten antolatzaileek, baina ukatu egin zieten, bertan erabiltzekoa zen Jo ta ke, irabazi arte! leloak biktimak irain zitzakeela-eta. Leloen gainean adostasunera heltzen saiatu arren, manifestazioa normaltasunez egiteko ziurtasunik ez dute ikusi antolatzaileek, eta bertan behera uztea erabaki dute.

Presoen eskubideen aldeko ohiko enkartelada, hori bai, egin dute Seber Altube plazan. Handik Irati tabernara bidean, enkarteladan parte hartzen ari zirenak Herriko plazatik pasatzean Ertzaintzak ilararen buruan zihoan lagunarekin hitzegin du. Enkartelada amaitzera zihoazela azalduta, ez da beste ezer gertatu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak