Neguko aterpetxea egokitu egingo dute aurten

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko irailaren 27a

Aurten ere Udaleko Ongizate Sailak neguko aterpetxe-zerbitzua eskainiko die Arrasaten etxerik gabe bizi diren pertsonek neguan zehar bertan gaua igarotzeko aukera izan dezaten. Nafarroa etorbidean dago egoitza –udaltzaingoaren egoitzatik gertu– eta azaroaren 1etik martxoaren 31ra bitartean eskainiko dute zerbitzua. Aterpetxea ireki aurretik, baina, egokitze lanak egin behar dituzte; hala erabaki zen atzoko Tokiko Gobernu batzarrean. Egoitzaren antolamendua aldatu, argindar sarea egokitu eta bestelako konponketa txiki batzuk egin behar dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak