Txatxilipurdik gogora ekarri gura du ikasturtea hasi dela Arrasateko hiru ludoteketan: Usaetxe, Santamaina eta Okendon, hain zuzen. Bada, berria lau haizetara zabaltzeko 'Txatxi poteue' egiten dabiltza. Joan den eguenean hasi ziren: besteak beste, musikaz, jolasez, zukuaz eta jatekoaz gozatzeko aukera izan zuten erdiguneko haur eta nerabeek. Bada asteon ere egingo dute 'Txatxi poteue': oraingoan San Andres auzoan egingo dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.