Kaxa flamenko eta kustomizazio ikastaroak, Gazte Bulegoaren eskutik

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko irailaren 26a

Gazte Bulegoak bi ikastaro antolatu ditu, urrian hasteko: kaxa flamenkoa eta kustomizazioa. Lehena Periko Raez perkusionistak emango du, eguenetan, 18:00etatik 22:00etara. Urriaren 13an hasi eta abenduaren 1era arte luzatuko da ikastaroa. Bigarren ikastaroa, berriz, Itsaso del Rey diseinatzaileak emango du, eguaztenetan, 18:00etatik 22:00etara. Urriaren 19an hasi eta azaroaren 30era arte luzatuko da. Langileen 20 euro ordaindu beharko dute eta langabe eta ikasleek, berriz, 12 euro. Izena emateko eta argibide gehiagorako, Gazte Bulegora jo edo 943 25 20 65 telefonora deitu.

Bestalde, 2011n musika grabazioren bat egin duten taldeek, eta taldekideen erdiak arrasatearrak badira, aukera dute dirulaguntza eskatzeko. Grabazio edota edizio kostuaren erdia ordainduko zaie, gehienez ere 680 euro. Eskaera-epea azaroaren 30ean bukatuko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak