Autoen zirkulazioak hondoratutako estolda bat konpontzen ari direla-eta, Olarte kalea itxita egongo da eguaztenera arte. Obra, zerbitzu eta mantentze Sailak jakinarazi duenez, hiru egunetan amaituko dira lanak eta kalea itxita egongo da egunez bakarrik eta langileak lanean diharduten orduetan. Izan ere, gauean eta lanorduetatik kanpo txapa bat jarriko dute eta autoek ez dute arazorik izango kalea zeharkatzeko. Bitartean autoak Ferrerias kaletik pasa beharko dira.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.