Parisera irteera egin dute 68 lagunek: "Ederto ibili gara, giro paregabean"

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko irailaren 26a

Zigarrolako auzo alkatetzaren ekimenez, 68 lagunek bidaia egin zuten Frantzia aldera, irailaren 7tik 13ra. Bidai antolatua izan zen eta besteak beste, Versailles eta Bordele ezagutu zituzten. Hala ere, Parisko txoko garrantzitsuenak bisitatzera joan ziren: "Ederto ibili gara, giro paregabean, eta oso leku politak ikusi ditugu. Noski, ezin ahaztu hamarratekoak", esan digu bidaiarietako batek. Hurrengo bidairako hasi dira pentsatzen; Kroazia da aukera gehien dituena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak