Ford Mugarrik 34-26 irabazi du txapelketako lehenengo norgehiagoka

Larraitz Zeberio Lekuona 2011ko irailaren 25a

Lehenengo zatia bigarrena baino hobea izan zen.

Pozik da Ford Mugarri Arrasateko entrenatzaile Ane Herrero. Lehenengo zatian bigarrenean baino hobeto aritu ginen, baina partidu txukuna egin genuen", adierazi du. "Ondo aritu ginen bai defentsan bai erasoan, eta atean ere lan ona egin genuen". Hasieratik jarri ziren aurretik Arrasatekoak eta atsedenaldian markagailua 18-10ekoa zen.

Amaiera zailagoa
Hondarribiarrek talde gaztea ekarri zuten eta gutxi etorri ziren, baina partidua salbatzen saiatu ziren. Bigarren zatian txartel gorria ikusi zuten Arrasatekoek eta kanporatzeak ere egon ziren. "Intentsitatean jaitsi egin ginen eta nahiko gol argiak kale egiten hasi ginen", adierazten du Herrerok. Aurretik ateratako errenta ondo etorri zitzaien.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak