Lanen helburua da antzokiaren ataria "kuriosoago" jartzea. Hau da, sarrera ageriago jartzea eta bertaratzeko irisgarritasuna hobetzea. Sarrera erosoagoa jarri gura dute, oinezkoendako lehentasuna emanez. Izan ere, orain arte aste bukaeretan aparkaleku moduan erabili izan denez, autoek sarrera oztopatzen zuten.
Abuztuko oporren eragina
Uztailean zinema Monterron parkera eramango zutela aprobetxatuz, obrak uztailaren 11n hasi ziren. Lanek bi hilabete eta erdi irautea aurreikusi zuen Udalak eta abuztuan bi astez lanak eten izanak atzeratu du azken unean obren amaiera.
Bergarako Artzamendi enpresa dabil lanok egiten eta aurrekontua izan da 167.610 eurokoa.