Ford Mugarrik ilusioz hasiko du denboraldia

Arantzazu Ezkibel Galdos 2011ko irailaren 23a

Ford Mugarrik La Bacaladera Hondarribiaren aurka hasiko du denboraldia bihar, zapatua, 18:00etan. Ane Herrerorendako berria izango da dena: bai taldea eta baita maila ere. Hala ere, pozik eta ilusioz dago arrasatearra.

Partidu zaila izango da

Biharko partiduaren gainean Herrerok dio lehia zaila izango dela. "Talde irregularra da, partidu ona edo kaskarra egin dezakeen horietakoa; baina, ziur gaude guretako zaila izango dela", azaldu du Herrerok Hondarribiaren gainean. Denboraldia etxean hastea abantaila izango dela ere esan du Ford Mugarriko entrenatzaileak.

Defentsan, sendo

Denboraldi-aurrean egin duten lanarekin gustura dago Herrero: "Baditugu hobetu beharreko hainbat gauza, baina esango nuke defentsan, adibidez, ondo ibili garela eta baita korrika egiten ere". Iazko taldearekin alderatuta bost jokalari berrirekin hasiko du denboraldia etxeko taldeak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak