Atzoko mobilizazioan 100 lagun elkartu ziren eta bidea moztu arren ez zen liskarrik egon.
Kukutza gaztetxea botatzeko baimena eman du Elena Galan Rodriguez de Isla Bilboko auzitegiko epaileak. Errekaldeko auzotarren eskaerari muzin egin eta gaztetxea botatzeko baimena eman du epaitegiak. Horren harira, atzo AGAKOk 100 lagun batu zituen Arrasaten egindako mobiliazioan eta besteak beste, Arbolapeta ondoan bidea itxi zuten. Kukutzaren kontrako erasoa, gaztetxe soil bati erasoa baino, "autogestioan oinarritutako bizitza ereduaren aurkako erasoa" dela salatu zuten. Gainera, eguaztenean atxilotu eta egun berean askatu zituzten gazte arrasatearrei ongi etorria ere egin zieten. Bestalde, herenegun askatutako bi gazte berriz atxilotu eta espetxeratu dituzte, desordena publikoa egotzita.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.