Animotsu topatu dugu Labayen: "azken astea ez da samurra izaten ari, buruari bueltan ematen dizkiozulako. Baina, bertsotan gustura nabil, txukun gabiltzala iruditzen zait, eta biharko saiora begira, animotsu nago. Tokia, gainera, ona da". Lehiakideen inguruan, arrasatearrak aipatu du "kanturako" oso bertsolari onak direla. Horren harira, honakoa esan du: "Elkarrekin lan egiteko onak dira".