Gizakion maniak aztergai, Amaia antzokian

Mirian Biteri 2011ko irailaren 23a

Pertsona guztiek dituzten manien gainean jardungo duen dantza ikuskizuna izango da bihar, zapatua, Arrasateko Amaia Udal Antzokian; hain justu ere, Organik taldekoek 'Maniatic@s' izeneko emanaldia eskainiko dute, 20:00etan.

Ordubete inguruko iraupena duen lanean, esan bezala, maniak aztertuko dituzte. Alde batetik, gizakiok komunean ditugun maniak jorratuko dituzte, hala nola, egunkariak atzetik aurrera sistematikoki irakurtzen dituztenak edo hozkailuan sartu aurretik produktu guztien ontziak garbitzen dituztenak. Horretaz gainera, paretan eskegita dagoen koadroa okertuta egoteak eragiten duen urduritasunaz ere jardungo dute; hain justu, hasiera batean, ezer ez egitea erabakitzen bada  ere, azkenean koadro horrengana gerturatu eta zuzen jartzeko joera dugula.

Gizarte hipokondriakoa

Horretaz gainera, mania pertsonalez gain, ondokoaz gogaitzen gaituena, eta azken finean, berezko manian bihurtzen dena ere aztertuko dute biharko ikuskizunean. Orain arte aipatutako maniak guztiak gaur egungo gizarte hipokondriakoaren isla direla agerian utziko dute; tolerantziatik gero eta urrunago dagoen eta ondokoari begira etengabe dagoen gizartea da.

Natalia Mongek zuzendutako eta Pilar Andres, Eneko Balerdik eta Fernando Baradok taularatutako lana da hori.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak