Emakume Txokoko ikastaroetan izena emateko epea irailaren 26an hasiko da

Arantzazu Ezkibel Galdos 2011ko irailaren 22a

Dagoeneko gertu ditu Emakune Txokoak ikasturte berriko ikastaroak. Urritik aurrera eskaniko dituzte ikastaroak eta izenematea irailaren 26an hasiko da eta irailaren 30era arte luzatuko da. Izena emateko idatzi 'emakumetxokoa@arrasate-mondragon.net' helbidera edo deitu 943 79 41 39 telefonora.

Ikastaroak

Argazkilaritza, autoen oinarrizko mekanika, gorputzeko pintura, sormen eta Afrikako dantzak, gorputz mugimendua, pilates, sendabelarrak eta ogasuna, eta ondo komunikatzen ikasteko ikastaroak eskainiko ditu Emakume txokoak.

Izena emateko ordutegia da: astelehenetik eguenera 11:00etatik 13:30era eta 15:00etatik 19:00etara, eta egubakoitzetan 10:00etatik 14:00etara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak