Maritxu Kajoi 2011: egitaraua, umorea, kartela eta abestia

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko irailaren 22a

Prest dute eta aditzera eman dute, jaia antolatzen duen komisiokoek, aurtengo Maritxu Kajoiko egitaraua. Aurten berritasunekin dator, gainera. Abestia egin dute-eta horretarako. Nobenaixuan, irailaren 30ean, aurkeztuko dute jendaurrean. Egitarauaren berri ematerakoan, umore ona erakutsi dute, beste behin, Maritxu Kajoi komisiokoek. Esate baterako, urriaren 7an, 15:00etan: "Mondraberri Vs Goiena, kazetarixen lehiaketa bukaerie ta sari banaketie. Akats ortografiko gutxien, guzur sinesgarrixena, photoshop muntaiaik hobiena ta igotako argazki kopurue ta abixerie izengo die irizpidiek".

Hemen Maritxu Kajoi komisioak prestatutako egitaraua:

Egaukotxa 30, Nobenaixue (Maritxupeien 18:30etik aurrera)

  • Arrimetan zarien danondako primerako ardaue ta gaztaie. Bertan Maritxu Kajoin abesti barrixa aukeztukou,  porronponpero!

Eguakotxa 7, Maritxu kajoi Eguna

  • 08:00: Eguna ondo hasteko etxafleruek. Donostiakuek baño hobiek.
  • 10:00: Parrokixan JMkJ jardunaldixen hasierie, Benetinto XVIII.a eta Rocco Varela porno-star-aren eskutik. Kondoiek ta botillak (botelloille eitteko badie bakarrik) bedeinkatuko dittue. Laikuendako, barrez, ostixak.
  • 15:00: Mondraberri Vs Goiena, kazetarixen lehiaketa bukaerie ta sari banaketie. Akats ortografiko gutxien, guzur sinesgarrixena, photoshop muntaiaik hobiena ta igotako argazki kopurue ta abixerie izengo die irizpidiek. 
  • 17:30: Kale animaziñue. Herriko plazatik Seber Altube plazara txiki ta ez hain txikixendako. “Irrien lagunekin kanta eta dantza ikuskizuna”. (Eurixe bada Biteri plazan bukatuko da).
  • 18:30: Konpartsa txikixek lora eskaintza egingo dutzo Maritxuri ta kalejiran abiatuko da kaliek animetako.
  • 19:30: Oria Txarangak Arrasateko kaliek alaittuko dittue urtero letxe.
  • 20:30: Mondraueko koadrilek Maritxuri einddako lora sorta eskaintza.
  • 00:00: Dantzaldia herriko plazan Luhartz taldien eskutik. 
  • 01:00: Atxabaltako peaje barrixen inauguraziñue. Jaixetako kontzertuek ordainketako Atxabaltara doiezen kanpotarrek bidesarixe ordainddu biheko daue. 8,91 € ta eskapularixuaz erdi preziuen.

Abixuek:

  • Eskapulaixue txintxilik ta dotore jantzitte urten deigun danok. Maritxu ez da Cibeles.
  • Maritxuk asko eskerketan dittu lorak, danok moduen. Animau kuadrilla danok Maritxupeien lorak jarten!
  • Zorionak oñatiarrei, hango jabie Cayetana Fitz-James Stuart, Alba-ko dukesa ezkonketan da-ta.
  • Goguen hartu Mondrauen EZ dogula onartuko JARRERA SEXISTAIK.
  • Espero dou jaixe gure herriko preso ta iheslarixekin laster zelebretie. Ez gaz danok.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak