Urte amaiera bitartean beste bi ale kaleratzea da gure asmoa, urtean lau guztira beraz. Helburuetako bat, esandako moduan, honakoa da: gazteei euren hizkuntza-jarreren inguruan pentsaraztea.Horretarako, hizkuntzen erabileran egunero ematen diren egoera batzuk erakutsiko dizkiete komiki baten bidez.
Arrasateko euskara hurbildu
Bestalde, gazteei Arrasateko euskalkia hurbiltzea ere gura dute, bi mailatan: bata, komikiaren testua erregistro ez formal horretan idatziaz, modu zuzen eta jatorrean. Eta, bestea, komikiaren amaieran hiztegi txiki bat sartuaz, dela Arrasateko euskalkiaren espresio jatorrak ezagutarazteko, edo baita gazteek barra-barra erabiltzen dituzten gaztelerazko espresioen ordez euskaraz erabil ditzaketen berdintsu batzuk erakusteko.