Kukutzaren hustea kanpotik bizi izan duen AGAKOko kidea: "07:00etatik 13:00etara korrika ibili gara, Ertzaintzaren errepresiotik ihesi"

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko irailaren 21a

Errekaldera 07:00etan heldu den AGAKOko kidearen testigantza: "Plazara heldu eta minutu bat ere ez dugu egin bertan. Korrika egin behar izan dugu, pilotakada eta porra-golpeez ihesi. Gero, jarrialdia egin dugu eta horri ere oldarkor erantzun dio Ertzaintzak. Helikopteroa uneoro izan dugu gainean. Hainbat zauritu izan dira; 07:00etatik 13:00etara korrika ibili gara, Ertzaintzaren errepresiotik ihesi". Arrasateko lau atxilotuen eta besteak askatzea eskatzeko mobilizazioa egingo dute Arrasaten, 19:00ak aldera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak