Zinemaldiko pelikulak, urrian zehar Arrasaten ikusgai

Txomin Madina Milikua 2011ko irailaren 20a

Urriaren 14an Asier Altunaren  Bertsolari emango dute, eta urria amaiera aldera, Telmo Esnalen Urte berri on, amona! Azken pelikula hau gaur bertan estreinatu dute Zinemaldian. Imanol Ariasek, bestalde, Zinezko Bizitza saria jaso zuen.

Egunotan Zinemaldian estreinatu eta ikusi ahal diren pelikulak Donostian ez eik, gurean ere ikusi ahalko dira. Atzo bertan, estaerko, Zinemaldiaren programazioaren barruan txikienendako Un vie de chat pelikula eman zuten Arrasaten.

Urrian zehar baina, Zinemaldian aurkeztutako beste bi pelikula ikusi ahal izango dira Arrasaten. Zapatuan publikoaren eta kritikaren harrera beroarekin estreinatu zen Asier Altuna bergararrarren Bertsolari urriaren 14an helduko da Arrasatera. Ordua zehazteke badago ere, Udaleko kultura sailetik aurreratu dute iluntze partean izango dela. Asier Altunak berak ere iragarri du egun horretan Arrasaten egongo dela Jon Sarasua bertsolariarekin batera, emanaldiaren osteko solasaldian parte hartzeko.

Urriaren 14an bertan estreinatko da bertsolari Euskal Herrian ez ezik, baita Madril eta Bartzelonako areto komertzialetan.

Urte berri on, amona!

Esnalekin batera Aupa Etxebeste! zuzendu zuen Telmo Esnalek ere bere lan berria aurkeztu du gaur bertan Zinemaldian, Urte berri on, amona! izenekoa. Pelikula hau ere ikusiko da Arrasaten, data zehatzik izan ez arren, urria amaiera aldera. Josean Bengoetxea, Nagore Aranburu, Montserrat Carulla, Kontxu Odriozola eta Pedro Otaegi dira pelikula beltz honen protagonistak.

Zinezko Bizitza saria, Imanol Ariasek

Atzo jaso zuen Imanol Arias aktore ezagunak urtero Kutxak ematen duen inezko Bizitza saria. Riañon (Kantabria) jaio arren, bere gaztaroa Ermuan eman zuen aktoreak bere amari esakini zion saria. ez da aktoreak Zinemaldian jasotzen duen lehen saria, 1987an El Lute pelikulan egindako lanagatik aktore onenaren Zilarrezko maskorra jaso zuen-eta.

Goiena Telebistak Ariasekin egoteko aukera izan zuen, eta bihar eskainiko da elkarrizketa Magazine-ko Zaharrak berri tartean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak