Gazteen "inplikazio eza" gainditzeko aste barrurako egutegi bat antolatuko du AGAKOk

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko irailaren 26a

Arrasateko Gazte Alternatiboen Kofradia Organizatuarendako –AGAKO– ere hasi da ikasturte berria. Aste bukaeretako eskaintzaz gain, apustu berezia egin gura dute aste barruan ere gaztetxean zer egin egon dadin. Horiek eta bestelako kontuak zehazteko asanblada berezia egingo dute eguaztenean, hilak 28, gaztetxean bertan (19:00). Ateak edonondako daude zabalik: "Etorri eta ekarri zure proposamenak". Bilera horretan egutegi bat zehaztu gura dute ikasturte amaierara arte. Bileraz eta AGAKOren funtzionamenduaz –Udalarekin duten harremana, esaterako–, Kukutzaren eraisteaz eta bestelako kontuez egin dugu berba Arrasate Irratian gaztetxeko kide batekin.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak