Azokako material guztiaren erdia baino gehiago saldu zuten: "Gure aldetik balorazio oso ona eginten dugu. Berrerabilpena eta mugikortasuna sustatu dugu, aldi berean". Emisio txikiko ibilgailuei dagokienez, interesa piztu zuela uste du Udalak: "Batez ere bizikleta elektrikoak eta auto elektrikoak. Probatzeko aukera egon zen eta jendea harrituta gelditu zen bai bizikletak daukaten potentzial eta erabilgarritasunarekin eta baita autoen erosotasun eta kalitatearekin".
Azkenik, domekako bizikleta biran, Udalak bereziki eskertu gura du eguraldiak lagundu ez arren hitzorduarekin bat egin zuten txirrindulariek erakutsitako "kontzientzia eta gogoa". Aretxabaleta eta Eskoriatzatik taldetxo bat etorri zen Seber Altubera eta Arrasatetik bertatik 80 bat txirrindularik hartu zuten parte.