Egunkari horrek, bestalde, udazkenerako iragarpena egiteko ausardia izan du. Margarita Martin Igeldoko estazioko arduradunaren eta Edorta Roman eguraldi gizon ezagunaren iritziak eta datuak hartu ditu aintzat albistea egiteko. Eta dio, udazken fresko eta busti samarra izango dugula Euskal Herrian.